Sustraietara bidaia argazki zaharren bitartez
Argazki zaharren erakusketa antolatu dute, estreinako, domekarako, Galbaixotarren Egunaren barruan; argazkiotan lehenako jaiak, ohiturak eta paisaiak ageri dira; Galbaixokoen izaera islatzen duten irudiak.Lokotx oskolak batzen jolastu berri zen gaztear...
Argazki zaharren erakusketa antolatu dute, estreinako, domekarako, Galbaixotarren Egunaren barruan; argazkiotan lehenako jaiak, ohiturak eta paisaiak ageri dira; Galbaixokoen izaera islatzen duten irudiak.
Lokotx oskolak batzen jolastu berri zen gaztearen argazkia; asto probak; aizkora. Lehengo eta oraintsuagoko galbaixoak islatzen dituzten irudiak dira; argazkietan jasoak. Domekan, Galbaixotarren Eguna dela aprobetxaturik, ikusgai jarriko dituzte estreinako antolatu duten argazki zaharren erakusketan.Galbaixoko bertako Nerea Arrizabalaga izan da ekimenaren antolatzailea. Antzinako kontuak batzeko zaletasuna aspalditik edukita, auzoan argazki zaharren erakusketa antolatzea pentsatu zuen. Inguruan laguntzaileak batu, eta Galbaixoko antzinako argazkiak batzeari ekin dio, eta domekan ikusiko da le-hendabiziko emaitza. Hiru paneletan, Galbaixoak biltzen dituen hiru auzoen izaeraren zati bat islatuta geratuko da.
Aspaldiko jaietako argazkiak lortu ditu, datu asko ematen dituzten irudiak. «Badago beste argazki bat galbaixoetan aizkora betitik egin dela erakusten duena. Asto probena ere badago; eta horrek lehengo ohiturak oraingoekin alderatzeko balio digu», dio Arrizabalagak.
Paisaiari buruzko datuak
Paisaiaren inguruan ere informazioa ematen dute argazkiek, Arrizabalagak dioenez. Horrela, lehengo Abeletxe baserrian ateratakoa dela aipatu du. «Artezaharrarekin ageri da. Mutrikun oso ezaguna zen; Gipuzkoatik zaharrena ere bazen. Gaur egun, Abeletxe desagertuta dago, eta artea ere puxkatu egin zen. Argazkian, han bizi zen familia bat ageri da, eta atzean artea eta baserri zatitxo bat ageri da. Zatitxo bat baino ez da ikusten, baina badakizu Abeletxe dela».
Arrizabalagak argazkiei buruzko datu ugari jaso ditu. Domekako erakusketan, oraindik gehiago lortuko dituela uste du.