Legarretaren lana ikusgai dago, Elai-Alai aretoan
Amaia Legarreta Zunzunegiren Ametsetako maitagarri eroa ...aun en el desastre guarda su calma lana ikusgai dago Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan, martitzenera arte.Guztira hamabi obra biltzen ditu erakusketak, eta kartoi gainean olioz egindako pasaiak ...
Guztira hamabi obra biltzen ditu erakusketak, eta kartoi gainean olioz egindako pasaiak ikus daitezke bertan. Busturialdeko hainbat herritan hartu du inspirazioa artistak; esaterako, Ereñoko harrobiko paisaia ikus daiteke bere lanetako batean.
Tamaina eta forma desberdina daukate Legarreta artista gaztearen obrek, eta kromatismoa eta grafismoak ukatzen dituela aitortu du. Elai-Alaikoak bere bizipenetan oinarritutako margolanak dira.