Heldu da derbien derbia
Aurrerak eta Lekeitiok elkarren kontra jokatuko dute ligako lehenengo neurketan. Elkarren kontra arituko diren lehenengo aldia izango da biharkoa. 19:00etan hasiko da aurrez aurrekoaLea-Artibaiko lehenengo derbiaz gozatzeko aukera edukiko dute bihar, e...
Aurrerak eta Lekeitiok elkarren kontra jokatuko dute ligako lehenengo neurketan. Elkarren kontra arituko diren lehenengo aldia izango da biharkoa. 19:00etan hasiko da aurrez aurrekoa
Lea-Artibaiko lehenengo derbiaz gozatzeko aukera edukiko dute bihar, eskualdeko futbol zaleek. Aurrera KE eta Lekeitio FT elkarren kontra arituko dira Bizkaiko Erregionaleko Ohorezko Mailako liga txapelketaren lehenengo jardunaldian. Zaldupen izango da hitzordua, 19:00etan.Lehenengo bider arituko dira talde biak elkarren kontra neurketa ofizial baten. Batetik, Aurrera Gipuzkoan jokatzen egon da 70 urtean; laugarren denboraldia izango du Bizkaian. Bestetik, 3. mailan ez dira inoiz talde biak suertatu.
Lekeitiok iaz lortu zuen Ohorezko Mailara igotzea, Mikel Badiola entrenatzaile ondarrutarragaz. Badiola aurten Eibarko Infantil Txiki taldera joan da, eta Asier Puentek hartu du berriro ere Lekeitioko taldearen ardura; Badiolaren aurretik entrenatzaile izandakoak. Ondarrutarren entrenatzailea Ibon Lopez izango da, beste urte batez.
Ordu aproposa
Partida 19:00etan ipini dute, Ondarroa-Lekeitio kostaldeko lasterketaren ostean. Ekitaldi bietan lekeitiarrek zein ondarrutarrek parte hartzen dutenez, jendeari bietara ailegatzeko aukera eman nahi diote, ikusminik ez da falta-eta zaleen artean.