Hileta zibilen arautegia osatzeko lan saioak eskatu ditu EH Bilduk
Hileta zibilei buruzko ekarpenak egin dituzten herritar eta elkarteekin lan saio irekiak egiteko eskatu dio EH Bilduk Gernika-Lumoko Udalari.Koalizioak azaldu moduan, orain dela urte erdi zenbait herritarrek hileta eta omenaldi zibilak espazio publikoe...
Koalizioak azaldu moduan, orain dela urte erdi zenbait herritarrek hileta eta omenaldi zibilak espazio publikoetan antolatzeko eskaera egin zuten. Hala, herrian dagoen beharrizan horri erantzuna eman asmoz, EH Bilduk uztaileko ezohiko bilkurako gai zerrendan sartu zuen proposamena.
Udalak gaur egungo legediak agintzen duenari jarraituz, irailaren 15era arteko epea zabaldu zuen hileta zibilen arautegiari buruzko ekarpenak egiteko. «Legediak azaltzen duen moduan, herritarren partaidetza bermatu behar da arautegi berrien lanketan», azaldu du EH Bilduk.
Udal gobernuak parte hartzeari ateak zabaltzeko emandako urratsa «pozez» hartu du koalizioak, eta aurrera begira jarri dira.
Prozesuaren hurrengo pausoa ekarpenak aztertzea eta ahal bada testuan sartzea da. Horretarako, lan saioa egitea eskatu du alderdi politikoak: «Bakoitzak bere proposamena azaldu, aldeko eta kontrako iritziak jaso eta guztion artean erabaki ahal izateko modua da, batez ere, herritik etorritako eskaera bati buruz ari garela kontuan hartuta».