Gazte asanbladak tailer mikologikoa antolatu du
GIZARTEA // Ondarroako Gazte Asanbladak tailer mikologikoa prestatu du, zapaturako. 09:00etan egin dute batzeko deia, Gaztetxean. Mendi buelta egingo dute, perretxikoak batzen, eta oinarrizko azalpen batzuk ere jasoko dituzte parte hartzaileek. Gainera...
GIZARTEA // Ondarroako Gazte Asanbladak tailer mikologikoa prestatu du, zapaturako. 09:00etan egin dute batzeko deia, Gaztetxean. Mendi buelta egingo dute, perretxikoak batzen, eta oinarrizko azalpen batzuk ere jasoko dituzte parte hartzaileek. Gainera, bueltan, nahikoa batuz gero, perretxiko jana egingo dute. Irteera borobiltzeko, bazkaria egingo dute, perretxikoekin edo barik.