Irailaren 30ean egingo dute proba. 21,5 kilometroko martxa luzea eta lasterketa (Urdaibai Koparen barruan), eta 8 kilometroko mendi martxa egingo dituzte.
www.haitzbiribil.com webgunean izena eman behar da. Martxa egiteko aurrez izena ematen duten ume zein helduek 5 euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan umeek prezio bera izango dute, baina, 14 urtetik gorakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Lasterketan parte hartzen duten federatuek 10 euro ordaindu behar dituzte Internet bidez izena emanez gero, federatuta ez daudenek, ostera, 12 euro. Irailaren 30ean izena ematen duten guztiek 15 euro ordainduko dituzte.
Haitz Biribil elkartearen probak
hamargarren urteurrena beteko du aurten, eta hori ospatzeko egun osoko plana prestatu dute.
X. Forutik Forura Mendi Jaia da aurtengoa. Hain zuzen, aurrekoetan ez bezala jai berba jarri dute probaren izenean, urteurreneko ospakizunari erreferentzia eginez.
Herri bazkaria eta umeen jolasak egingo dituzte, eta Etxebarria aita-semeak ariko dira trikiti doinuekin arratsaldea girotzen.
Herri bazkarira joateko
irailaren 24a (astelehena) da
izena emateko azken eguna. Umeek 8 euro ordaindu behar dituzte, eta helduek, berriz, 16 euro. “Goizean paella erraldoia prestatzen egongo dira”, azaldu dute antolatzaileek. Aipatu webgunean izena eman daiteke, baita 600 74 15 00 telefono zenbakira deitu edo elkartearen egoitzan ere (domeketan zabalik egoten da).