Erromeria egingo dute, San Ignazio egunagatik zorretan
KULTURA // Elustondo anai-arrebek erromeria eskainiko dute Ondarroako San Ignazio kalean, zapatuan, 20:00etatik 23:00etara. Uztailaren 31n, San Ignazio egunez, trikitilari horiek zarratu behar zuten eguneko jai egitaraua, baina euri zaparradaren ondori...
KULTURA // Elustondo anai-arrebek erromeria eskainiko dute Ondarroako San Ignazio kalean, zapatuan, 20:00etatik 23:00etara. Uztailaren 31n, San Ignazio egunez, trikitilari horiek zarratu behar zuten eguneko jai egitaraua, baina euri zaparradaren ondorioz, erromeria bertan behera geratu zen, eta, zorra kitatzeko asmoz, Likona dorrepean lanari ekingo diote Elustondotarrek etzi.