Zelaibarri proiektuaren bigarren faseko lanak martxan daude
Markina-Xemeingo Udalak Zelaibarri proiektuaren bigarren faseko lanak hasi ditu. Aurreikusita dutenaren arabera, obrak urte amaierarako edo urtarrilerako amaituta egotea espero dute. «Lanak amaitzeko gehienezko epea 5 hilabetekoa da», azaldu dute.Obr...
Obrak iraun bitartean zirkulazioan aldaketak egongo direla ere jakitera eman du udalak. Alde batetik, Frai Bartolome kaletik aparkalekura doan errepidea moztu egin dute, eta Correos pareko bidea zabalduko dute ibilgailuak bertatik igarotzeko. «Dena dela, Osteko kaleko bizilagunek baimenduta edukiko dute sarrera betiko bidetik».
Aparkatzeko guneei dagokienez, ibilgailuak ezingo direla obren aldean utzi azpimarratu du udalak, eta seinaleak jarri dituzte hori adierazteko. «Horren ordez, Correos aurreko aldean eraiki diren aparkaleku berrietan utzi ahal izango dira ibilgailuak».
Beste alde batetik, lanak direla eta, udaletxe osteko kontenedoreak lekuz aldatu eta fraileen komentuko sarreraren alboan kokatu dituztela jakitera eman du udalak.