Bermeotar baten proiektua hautatu dute Sprint_Inn ekimenerako
Ana Polaren lana aukeratu dute. Programazio Neurolinguistiko eta hipnosi online eskola sortu nahi du. Bermeon sei proiektu proposamen jaso dituzteAna Pola bermeotarraren proi- ektua aukeratu dute Sprint_Inn Bizkaia ekimenerako. Berrikuntzaren eta metod...
Ana Polaren lana aukeratu dute. Programazio Neurolinguistiko eta hipnosi online eskola sortu nahi du. Bermeon sei proiektu proposamen jaso dituzte
Ana Pola bermeotarraren proi- ektua aukeratu dute Sprint_Inn Bizkaia ekimenerako. Berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez, negozio ideiak azaleratzea eta ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiekin kontaktuan jartzea da proiektuaren helburua.Bermeoaldeko Behargintzak, Azaro Fundazioak, Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuko Udalak eta Durangaldeko Lehiakortasun Guneak jarri zuten martxan Sprint_Inn Bizkaia proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Bermeon sei proposamen jaso dituzte guztira. Hautagaien proposamenak aztertu eta haiei elkarrizketak egin ondoren, Polaren proiektua aukeratu dute ekimenaren arduradunek.
Programazio Neurolinguistiko eta hipnosi online eskola sortzea da bermeotarrak prestatu duen proiektuaren helburua. Eskola ikastaro espezializatu horiek egiteko mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzenduta egongo da, baita ikastaroak etxetik egin nahi dituztenentzat ere, aukeratzen duten unean egin ahal izateko aukera eskainiko baitute, muga barik. Horrez gain, ikastaro presentziala eginda duten, baina formazioa osatzeko ikus-entzunezko materiala eduki nahi duten pertsonei zuzenduta dago.
Pola Nazioarteko Harremanetan, ikasketa diplomatikoetan eta garapen ikasketetan lizentziaduna da Londreseko Metropolitan Universityn, eta azken hamabost urteetan bere ikerketa eremu nagusia programazio neurolinguistikoa izan da.
Hainbat laguntza
Ekimenean aukeratutako proi- ektuek aholkularitza pertsonalizatua izango dute: negozio eta enpresa ideia definitu, bizkortu eta abian jarri ahal izateko laguntza jasoko dute.
Hori lortzeko, ideiak lantzeko espazioak izango dituzte, bizkortze zerbitzua jasoko dute Madrilgo Tetuan Valleyen, Bizkaiko eta Madrilgo aholkularien laguntza jasoko dute, eta Design Sprint lan metodologia berrietan oinarrituta, definizio eta bizkortze zerbitzuren prozesuan parte hartuko dute Sprint_Inn-eko hautagaiek.