Nanoipuin txapelketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak VII. Nanoipuin Txapelketa jarri du abian. Euskara Saileko arduradunek iragarri dutenez, sorkuntzaren bidez euskara sustatzeko helburuagaz sortutako txapelketara lanak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.Gaia...
Gaia libre da, eta gehienez 140 karaktereko ipuin motzak izan beharko dira lehiaketara aurkeztu beharko direnak. Era berean, parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi behar aurkeztu ahal izango ditu.
Txapelketan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali behar dituzte lanak, ezizen bategaz sinatuta. Izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono zenbakia ere bidali beharko dira. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, testua eta egilearen datuak, biak ala biak, posta elektroniko berean bidali beharko dira, «artxibategi erantsirik barik».
Aurrekoetan egin legez, hiru sari banatuko dituzte. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 200 eta 100 euroko sariak eskuratuko dituzte, hurrenez hurren.
Informazio gehiago jasotzeko edota zalantzak argitzeko, Ondarroako Udaleko Euskara Sailera jo beharko dute herritarrek: 94-683 36 68 telefono zenbakira deitu ahalko da edota mrey@ondarroa.eus helbidera mezu bat idatzi.