Lekeitiarrak, jaien saltsan sartuta
Sanantolinei ongietorri beroa eman diete Lekeition. Dei eittekuek bota zuten txupina zapatuan. 'Zer Diñozuk' irabazi zuen atzo 24. Paella TxapelketaLehen txanpa igaro duten arren, gogoz jarraitzen dute jaiekin lekeitiarrek. Urtero modura, kuadrillen b...
Sanantolinei ongietorri beroa eman diete Lekeition. Dei eittekuek bota zuten txupina zapatuan. ‘Zer Diñozuk’ irabazi zuen atzo 24. Paella Txapelketa
Lehen txanpa igaro duten arren, gogoz jarraitzen dute jaiekin lekeitiarrek. Urtero modura, kuadrillen bajadagaz hasi ziren jaiak zapatuan, eta San Antolin eguna ospatu zuten ondoren. Atzo, berriz, plazan elkartu ziren kuadrillak, paellak prestatzeko.Denetara 41 taldek parte hartu zuten 24. Paella Txapelketan, eta 43 paella aurkeztu zituzten, zein baino zein itxura ederragokoa. Guztiak dastatu eta gero, Zer Diñozu kuadrillaren paella zela aurtengo hoberena erabaki zuen Mari Karmen Kobeaga Erkiaga jatetxekoak, Jon Bragado Beitia jatetxekoak eta Oskar Uberuaga Zornotzako Berna auzoko Bide ondo jatetxekoak osatutako epaimahaiak. 64 puntugaz, Txolopote gelditu zen bigarren postuan, eta asko eztabaidatu eta gero, hirugarren saria Gau gara ba! taldeari ematea erabaki zuten. Faroltxo gorria, ostera, Zerdarabixu kuadrillakoek eraman zuten.
Jendez eta giroz bete da Lekeitio lehen egunetan. Txiki geratu zen plaza txupina ikusi eta Anterori ongietorria emateko. Dei eittekoa lanbide izan dutenek eta orain 30 urte inguru San Pedro jaietan dei eittekoaren ohitura berreskuratu zutenek bota zuten txupina. Bajadako mozorrorik onenen sariak, berriz, Indianoentzat (nagusien saria), Induentzat (umeen saria), Tablatu flamenkoarentzat (sari berezia), eta Moulin Rougerentzat (Kitto elkartearen bonua) izan ziren.