Gernika Jai Alai Grand Slamaren lehen finalaurrekoa lehiatuko dute
Gernika Jai Alai Grand Slamaren A multzoko finalerdia lehiatuko dute bihar gauean. Zesta ikuskizunaren aurretik, Jai Alai & Music ekimenaren barruan, Eskilarapeko Jazz Trioren doinuekin hasiko dute gaua, 21:00etan.Ondoren, lagunarteko partiduaz goz...
Ondoren, lagunarteko partiduaz gozatuko dute Jai Alai frontoira bertaratzen direnek. Alberdi gernikarrak eta Salegi markina-xemeindarrak Lesbats bai- onarra eta Etxeberri biarriztarra izango dituzte aurkari.
Jarraian, aurtengo Grand Slamaren lehen finalaurrekoaren txanda izango da. Jai Alive enpresako Egiguren-Irastorza eta Olha-Etcheto bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago, abuztuaren 11ko finalerako txartelaren lehian. Azken horiek ezustekoa eman zuten aurreko asteburuko final-laurdenean, Olharan eta Lopez iazko bikote irabazlea txapelketatik kanporatu baitzituzten. Biharko partiduak ikusmina sortu du, eta ikuskizun ikaragarria itxaroten dute zaleek.
Gaua musikaz borobiltzeko ardura DJ Skywalkerrek izango du.
B multzoko finalerdia abuztuaren 4an lehiatuko dute, eta bi gernikar egongo dira aurrez aurre. Goikoetxea-Lekerika eta Beaskoetxea Ekhi bikoteek ere duten onena eman beharko dute final handirako sailkatzeko.