Bermeoko ontzi industria hirigunetik aldenduko dute
Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Portuko Plan Bereziaren 3. aldaketa aurkeztu du. Itsasontziak armatzeko eta fabrikatzeko jarduerak lekuz aldatuko dituzteOntzi industria Bermeoko hirigunetik urrundu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hori lortzeko, Bermeoko Portuk...
Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Portuko Plan Bereziaren 3. aldaketa aurkeztu du. Itsasontziak armatzeko eta fabrikatzeko jarduerak lekuz aldatuko dituzte
Ontzi industria Bermeoko hirigunetik urrundu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hori lortzeko, Bermeoko Portuko Plan Bereziaren 3. aldaketa aurkeztu du.Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio sailburuordea, Aitor Etxebarria Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria eta Edurne Egaña Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendaria bildu dira planaren berri emateko, Idurre Bideguren eta Aitor Egurrola Bermeoko eta Mundakako alkateekin batera.
Eusko Jaurlaritzak planean bildutako aldaketen artean, hirigunearen ingurumen kalitatea hobetzeko portuko ontzi industria aldentzea dauka helburu nagusi bezala. Aiz sailburuordearen berbetan, «euskal portuen eskala txikiaren ondorioz, hainbat erabilera hiriguneetatik oso gertu egiten dira» eta, askotan, «portua hiriko funtsezko atala da». Beraz, euskal kostaldeko portuek «plangintza tresna eta mekanismo eraginkorrak garatu behar dituzte, behar berriekin bat etorriko den hirigintza arloko erregulazioa izateko».
Leku aldaketa
Hori lortu ahal izateko, portuaren mendebaldeko gunean dauden itsasontziak armatzeko eta fabrikatzeko jarduerak lekuz aldatu, eta udalerritik urrunago kokatuko dituzte. Itsas industriako jarduerak posible egiteko helburuagaz, ontzitegiko itsasontzien armatzea eta fabrikazioa eta portuko jardueragaz erlazionatutako biltegiak eta bulegoak Erroxape-Mundaka izene- ko eremuan kokatuko dituzte, itsasoari irabazitako 8.807 m2ko azalerako gune berriagaz, eta bertan bi eraikin egingo dituzte.
Ainguratzeko guneek eta ontzitegiarentzako gurdiek gaur egungo toki berean jarraituko dute, eta gune horretan 110 metroko oin plano kurboa, 16 metroko sakonera eta 5 eta 7 metro arteko gehiengo altuera izango dituen eraikin berria sortuko dute. Bertan, hiri ingurunean eragin negatiboa izango ez duten aktibitateak, itsasontzien konponketa txikiak eta bestelako erabilerak egingo dituzte.
Adierazi dutenez, Portuzarra kofradiako kaian dauden oinezkoentzako pasabide guztiak berdin mantenduko dira. Lamerako kaiaren aurreko pasabidea luzatu egingo dute, ontzitegiko kaiarantz joango den 10 metroko bide bategaz.
Azkenik, arraina prozesatzeko hozkailu instalazioaren erabilera posibleak gehitu eta hedatzeko helburuagaz, dagoeneko baimendutako erabilerak dibertsifikatzeari ekingo diotela azaldu dute, esate baterako, marina lehorra erabiliz instalazioetan.