Iñaki Goikoetxeak eta Unai Lekerikak irabazi dute Mutrikuko Opena
Aritz Erkiaga ispastertarra eta Ibon Aldazabal berriatuarra geratu dira txapeldunorde. Alex Hormaetxea bermeotarraren ordez jokatu du Erkiagak Miruaitz pilotalekuanJai Alai World Tour zirkuituko finala jokatu zen zapatuan, Mutrikuko Miruaitz frontoian,...
Aritz Erkiaga ispastertarra eta Ibon Aldazabal berriatuarra geratu dira txapeldunorde. Alex Hormaetxea bermeotarraren ordez jokatu du Erkiagak Miruaitz pilotalekuan
Jai Alai World Tour zirkuituko finala jokatu zen zapatuan, Mutrikuko Miruaitz frontoian, Jai Alai Open Series lehiaketaren barruan. Urdinez kantxaratu ziren Aritz Erkiagaren (Hormaetxearen ordez) eta Ibon Aldazabalen aurka jokatu zuten gorriz jantzitako Goikoetxeak eta Lekerikak, eta partidua zumaiarrak eta gernikarrak irabazi zuten; 2-0 (15-6, 15-12) irabazi zieten ispastertarrari eta berriatuarrari.Lehenengo set-ari dagokionez, gogor jokatu eta ondo asmatu zuten Goikoetxeak eta Lekerikak, urdinei oso aukera gutxi emanaz. Gorriak neurketa menderatzen hasi ziren; 8-0 ere joan ziren. Aldazabalen txula batek apurtu zuen gorrien bolada, baina lehen set-a irabazteko aukerarik ez zuten eduki Lea-Artibaiko puntistek.
Bigarren set-a, berriz, bestelakoa izan zen. Erkiagak oso ondo jokatu zuen, eta bere jokoa egiteko aukera ere izan zuen. Bi bikoteak 12. tantora arte berdinduta joan ziren, baina hortxe geratu ziren urdinak. Bigarren jokoa ere gorrientzat izan zen.
Profesionalen partiduaren aurretik, lagunarteko partidua jokatu zuten Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Aitor Andonegi bikote mutrikuarrak, Aaron Gonzalez de Matauko gasteiztarrak eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak osatutako bikotearen aurka. Partidu oso berdindua jokatu zuten. Hirugarren set-ak erabaki zuen irabazlea. Aaron eta Manzisidorrek lortu zuten garaipena (15-13, 9-15 eta 5-3).
Aipatu lagunarteko partidua aurreko astean hildako Elorrio puntista markina-xemeindarren omenezko minutu bateko isilunearekin hasi zuten.