Bermeoko Udalak udalerriko Arane kiroldegiko ekintzetan parte hartzen dutenene
gogobetetze mailaren balorazioa egin du.
Bermeoko Arane kiroldegia
Azaldu dutenez, iaz lortutako gogobetetze maila hobetzea lortu dute 2018an eskainitako ekintza eta jarduerekin. 2017an 8,25 puntuko gogobetetze indizea lortu zuten, eta
aurton 8,52 puntukoa eskuratu dute.
Irune Ormaetxea Bermeoko Kirol Saileko zinegotziak azaldu duenez,
bi inkesta egin dituzte; alde batetik,
lurreko kirol ekintzen asetasun maila ezagutzeko, eta, bestetik,
uretako kirol ekintzena. Lehenengoa 129 erabiltzaileren artean egin da, eta bigarrena 83 erabiltzaileren artean.
Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, inkesta horiekin kirol ekintzetako erabiltzaileen gogobetetze maila ezagutu nahi dute, kudeaketa hobetzeko helburuagaz. Horretarako,
hainbat alorrei buruz galdetu zaie jardueretako parte-hartzaileei; besteak beste, ekintzei buruzko informazioa, izena emateko prozedura, antolaketa, kopurua, ordutegia eta prezioari buruz. Horrez gain, kirol zerbitzuak gomendagarriak diren galdetu zaie.
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak egindako inkesta horien arabera, lurreko ekintzen parte-hartzaileen batezbesteko gogobetetze maila 8,40 puntutakoa da, eta uretako ekintzen parte hartzen dutenena 8,64koa; azken horretan iaz baino puntu bat gehiago lortu dute.
Ormaetxearen berbetan, datu horiek
“oso onak” dira, eta “erabiltzaileak eskainitako zerbitzuekin pozik daudela adierazten dute”. Kirolarien asebetetze maila “mantentzeko eta hobetzeko lanean” jarraituko dutela gaineratu du.