Mutrikuren diagnostikoa egiteko bigarren saioa egingo da gaur
Mutrikuren diagnostikoa egiteko EH Bilduk antolatu dituen ekitaldi irekien bigarren saioa burutuko da gaur, 19:00etatik aurrera, Luardo Etxean.Saioan honako gaiak jorratuko dira: euskara, kirola, kultura eta sozioekonomia. Gogorarazi dutenez, gaiak lan...
Saioan honako gaiak jorratuko dira: euskara, kirola, kultura eta sozioekonomia. Gogorarazi dutenez, gaiak lantzeko era aurreko beretsua izango da. «Sarrera labur bat egingo da zenbait datu agertuz, eta ondoren taldeak egingo ditugu jendearen ekarpenak-eta jasotzeko».