Kanta Kanta Lorue ekimenagaz alaituko dute herria, zapatuan
BERMEO // Uztailean ez dute hutsik egingo, eta Kanta Kanta Lorue ekimenagaz alaituko dituzte zapatuan Bermeoko kaleak, hilero bezala. Ohi legez, 20:00etan jarri dute ordua Goiko Plazan, eta handik Torronterorantz abiatuko dira 22:30ak bitarte. Kantueki...
BERMEO // Uztailean ez dute hutsik egingo, eta Kanta Kanta Lorue ekimenagaz alaituko dituzte zapatuan Bermeoko kaleak, hilero bezala. Ohi legez, 20:00etan jarri dute ordua Goiko Plazan, eta handik Torronterorantz abiatuko dira 22:30ak bitarte. Kantuekin gozatzeko aukera emango dute, beste behin, Bermeoko kantuzaleek.