Egurra hartu zuten ekitaldiaren gai nagusi bezala. Argazkia: Alkartasuna Dantza Taldea
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldekoek
Egurre izeneko ekitaldia eskaini zuten udalerriko Artza frontoian, joan den zapatuan.
Arduradunek azaldu dutenez, aurten zerbait desberdina eskaintzearen “apustua ongi irten” zaie, eta parte hartu zuten dantzari guztiak “oso pozik” geratu dira ekitaldi berezi horretan lortutakoagaz. 300 lagun inguru bildu ziren Alkartasunakoek azken hilabeteetan prestatutako lanaz gozatzeko.
Ikuskizunerako Euskal Herriko kulturaren inguruko gai nagusi bat hartzearen ideia gustatu egin zaiela adierazi dute, eta datozen ekitaldietarako ere antzeko zerbait egitea kontutan hartuko dutela aipatu dute.