Urtero legez, abuztuaren 14tik 18ra bitarte ospatuko dira Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak, eta horiek iragartzeko kartel lehiaketa jarri zuen martxan udalak.
Herritarrek zein elkarteek egindako bost lan aurkeztu zituzten, guztira, eta horiek danak ikusgai izan dituzte Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Epaimahaiak, horien artean, Javier Etayo
Tasio diseinatzaile grafikoaren lana hautatu du irabazletzat. Hala, foruarraren kartela izango da aurtengo jai nagusiak iragarriko dituena. Sari legez, 500 euroko saria jasoko du
Tasiok.