Geoparkeen aztertzaileen bisita jaso dute Mutrikun
Unescoren Munduko Geoparkeen Sareko aztertzaileak Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertzen ari dira egunotan, Geoparke izendapenari beste lau urtez eutsiko dion erabakitzeko.Mike Sweeney Irlandako Copper Coast...
Mike Sweeney Irlandako Copper Coast Geoparkeko zuzendaria eta Marekazu Ohno Japoniako Unzen Volcanic Geoparkeko zuzendariordea azterketa sakona egiten ari dira, eta erakundeetako ordezkariekin, teknikariekin eta inguruko eragileekin batzeko aukera izan dute egunotan. Atzo, Mutrikun egon ziren, eta honako tokiak ezagutu zituzten, besteak beste: Nautilus Interpretazio Zentroa, Arrietakua jauregia, alde zaharra, portua, olatu planta eta Olatz bailara.