Herrian herriko produktuak dastatuz
Urteko bigarren azoka berezia hartu du Merkatu Plazak. Gernikako piperra izan da oraingoan protagonista nagusia. Zapatu goizean, Gernikako piperrak eta horiekin egindako mota guztietako pintxoak dastatu ahal izan zituzten plazara bertaratutakoek. Zapat...

Urteko bigarren azoka berezia hartu du Merkatu Plazak. Gernikako piperra izan da oraingoan protagonista nagusia. Zapatu goizean, Gernikako piperrak eta horiekin egindako mota guztietako pintxoak dastatu ahal izan zituzten plazara bertaratutakoek. Zapatuko hitzorduak eskualdeko herri desberdinetatik hurbildutako ekoizleak batu zituen. Ohi legez, inguruko baserritarren ortuko produktuak zein kalitate handiko bestelako jakiak (patea, eztia..) ere egon ziren aukeran. Abuztuko azoka berezian Errioxako ardoa eta bakailaoa probatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek.