Andaluziarren pareko artea dutela erakutsi dute beste behin Txo Sevillako dantzariek.
Rocio jaia ospatu zuten atzo Burujabetasun zelaian. Eguerdian, meza Rocieroagaz hasi zuten euren egun handia, Txo Sevillakoek eta AbadiƱoko De Norte A Sur korukoen kantekin. Ondoren, pregoia bota eta musikak lagunduta, jan-edanean elkartu ziren. Taldekide batek bota zuen pregoia. Euskalduna izan arren, Andaluziako folklorea barru-barruan daramala adierazi, eta askotariko kulturei irekita egon behar dela nabarmendu zuen. “Jokinek oso ondo bota zuen pregoai; oso ekitaldi polita izan da”, esan zuen Silvia Latxaga Txo Sevillako idazkariak.
Giro ederra izan zuten egun osoan, eta arratsaldean dantza erakustaldia eskaini zuten zelaian bilduta zeudenen gozamenerako. Ikasturtean zehar ikasitako dozena bat dantza egin zituzten. Andaluzian esaten duten moduan, sevillanak edota flamenkoa dantzatzeko duendea beharrezkoa ei da, eta Txo Sevillakoek hori eta gehiago badutela agerian utzi zuten. Sevillanak, Runbak, Garrotinak, Alegrias de Cadiz, Tango, Colombianak… askotariko dantzak egin zituzten, “arteagaz”.
Alicia Gallardo irakasleak azaldu zuenez, azaroan Kafe Antzokian egiten dute urtero erakustaldi bat, eta ondoren, ikasturte amaieran, Rocio jaia ospatzen dute ikasturtea borobilduz. “Azaroan eskolako dantzak aldatzen ditugu, eta azarotik ekainera Rocio feriarako dantzak prestatzen ditugu”.
30 bat dantzari batu zituen Rocio jaiak, eta emanaldiaren ostean txokolate jana izan zuten. Ondoren, eguna behar bezala amaitzeko Azahar eta Onda Futura taldeen musikagaz nekatu arte dantzan jarraitu zuten.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.