Zabalik dago Ondarroako igeri itsas zeharkaldirako izen ematea
33. Itsas Igeri Zeharkaldia Elena Fernandez Iturrioz memoriala egingo dute uztailaren 14an, Ondarroan, eta horretan parte hartu nahi dutenek astelehena dute izena emateko azken eguna.Ondarru Igeri Taldearen webgunean (www.ondarruit.eu) edo Kabia tabern...
Ondarru Igeri Taldearen webgunean (www.ondarruit.eu) edo Kabia tabernan izena eman ahal dute interesatuek.
Itsas igeri zeharkaldian federatu eta ez federatuek parte hartu ahal izango dute, eta zalantzarik edukiz gero, posta elektronikoa bidali ahal dela esan dute: ondarruit@gmail.com.