Gaurtik uztailaren 16ra egongo dira barrakak udaletxe ostean
Gaur hasi eta uztaileran 16ra arte debekatuta egongo da Markina-Xemeingo udaletxe osteko aparkalekuan ibilgailuak uztea. Udalak jakitera eman duenez, aurtenjo Karmen jaietan ere, barrakak aparkalekuan egongo dira, eta epealdi horretan izango dute baime...
Aparkalekua ezingo denez erabili, egun horietarako beste espazio batzuk egokituko dituztela zehaztu dute, eta jaiak hasi aurretik, Frai Bartolome kaletik udaletxera doan errepidea itxi egingo dela aurreratu dute «jai egunetan barraken guneko segurtasuna bermatzeko».
Umeen egun bi
Barrakak joan den urteko berberak izango direla azaldu du udalak eta bidaiaren prezioa gehienez 2 eurokoa izango dela aitatudute, bonuekin merkeago.
Aurten, bi egun izendatu dituzte umeen egun bezala, uztailak 11 eta 12. Egun horietan barraken bidaiaren prezioa gehienez euro batekoa izango da.