Plastiko gabeko mundu mailako eguna ospatuko dute Ekoetxean
Ekoetxea Urdaibain Plastiko gabeko mundu mailako eguna ospatuko dute zapatuan. Horregaz batera, beste hainbat jarduera antolatu ditu domekarako.10:00etan, esaterako, Urdaibain ibilbide geologikoa egiteko aukera egongo da zapatuan. Ekobideaken eskutik e...
10:00etan, esaterako, Urdaibain ibilbide geologikoa egiteko aukera egongo da zapatuan. Ekobideaken eskutik egingo duten irteera 8 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta doakoa da. 13:00etan bueltatzea aurreikusi dute. Bitartean, Urdai- baiko itsasadarreko geodibertsitatea azaltzeko ibilbidean barrena murgilduko dira.
11:00etatik 14:00etara, aldiz, Planeta salba dezagun ekimena gauzatuko dute. Ipuin kontalaria izango da, eta Birziklapen Lantegia ere egingo dute. Horien eta horma irudien bitartez, hondakinak biriziklatzen, ingurumena errespetatzen eta natura zaintzen ikasteko programa «dibertigarria»landuko dute. 3 urtetik aurrerakoek parte hartu ahalko dute, eta doakoak izango dira jarduera horiek ere.
17:30etik 19:00etara, berriz, tailer eta kontzertuen bidez, birziklatze kontzientzia landuko dute 5 urtetik aurrerakoekin. Trakamatraka tailer eta ikuskizuna izango da, hain zuzen, Ekoetxeara iritsiko dena. «Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu eta zoragarriak diren musika tresna bihurtuko ditugu».
Era berean, 17:15etik 18:30era, Ekoetxea Urdaibai eta biosfera erreserba bera ezagutzeko aukera ere egongo da, adin guztiei zuzendutako bisita gidatuaren bitartez.
Domekan, beste alde batetik, Artadi, harizti eta ibaiertzetako basoak eta bertako biodibertsitatea ezagutzeko bisita (10:00-13:30), Biotrack pista jolasa (12:00-13:00), Txikipintxo Fresh sasoiko produktuak erabiliz pintxo ezberdinak sortzeko tailerra (17:30-19:00) eta Ekoetxea Urdaibain bisita gidatua (17:30-18:45) egongo dira aukeran.
Egun bateko zein besteko jardueretan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea. 94-687 04 02 telefono zenbakira deituta edo info.urdaibai@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzita egin ahalko da.