Lurgaia Fundazioak landaketak egingo ditu Undabason
Undabaso baso bihurtzen jarraitzeko helburuagaz, landaketak egiten jarraitzen du Lurgaia Fundazioak. Modu horretan, landaketak egiteko jardunaldiak antolatu ditu Ibarruriko Undabason zapaturako. Hitzordua 09:30erako jarri dute Ibarruriko elizaren apark...
Lan egun hezigarria izango dela jakinarazi dute fundaziokoek, berreskuratzen ari diren lursailetatik ibilbidea egingo dutelako. Proiektuari buruz ariko dira ibilbidean, baita eremu ezberdinen egoeraz ere.
Landaketetan parte hartu gura duten boluntarioek aurretiaz eman behar izango dute izena; info@lurgaia.org helbide elektronikora mezu bat bidalita egin ahalko da edota 94-657 61 10 edota 606 14 18 37 telefono zenbakira deituta.