Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Euskal Jazz Bandak izango dira Jazzberreko protagonistak aurten

Bermeoko jaialdiak 21 urte beteko ditu. Lau eguneko «kalitatezko» egitaraua dakar eskualdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultzatzea helburu dituen jaialdiakJazzagaz gozatzeko aukera eskainiko du beste urte batez Jazzberrek. 21. jaialdia izang...

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Bermeo
2018/06/27

Bermeoko jaialdiak 21 urte beteko ditu. Lau eguneko «kalitatezko» egitaraua dakar eskualdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultzatzea helburu dituen jaialdiak

Jazzagaz gozatzeko aukera eskainiko du beste urte batez Jazzberrek. 21. jaialdia izango da aurtengoa, eta ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 6ra bitartean luzatuko da. Bertako jazz taldeak ezagutzera eman nahi dituzte, «sortzaile gazteak bultzatuz», eta hala, aurtengo jaialdian euskal jazz bandak izango dira protagonistak.

Egitaraua «kalitatezkoa» eta «oso erakargarria» izango dela nabarmendu dute jaialdiaren aurkezpenean Aingeru Astui Bermeoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Joseba Verdes Jizz Jazz taldearen ordezkariak.

Besteak beste, EIJO Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Verdes oso pozik azaldu da Bizkai, Araba eta Gipuzkoako musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleek osatutako banda Jazzberrera datorrelako. Izan ere, Jizz Jazz taldeak aspalditik ekarri nahi izan du Big Band formatuko taldea jaialdira.

EIJO hogei bat musikari gaztek osatzen dute, eta mota guztietako tresnak jotzen dituzte. «Ondo pasatzeko aukera» egongo dela adierazi du Verdesek.

Euskal Herrian oso talde onak daudela eta jaialdia euren lana herriari aurkezteko agertoki aparta dela nabarmendu dute aurkezpenean.

Erreferentea

Astuiren berbetan, «eskualdeko erreferenteak» izatea lortu dute, eta Busturialdean egiten den jazz jaialdi bakarra izanik, azken 21 urteetan jazz musika zabaltzea izan da euren asmoa.

Azaldu duenez, «Bermeo musika jaialdi garrantzitsuen plaza» izatea nahi dute, «estilo ezberdinetako taldeak erakarrita». Hala, udalaren helburuetako bat «herritarrak kulturaren parte eta jabe izatea» dela azpimarratu du, eta hori lortzeko gakoa «udalaren eta herriko taldeen arteko elkarlana» dela esan du.

21. Jazzber jaialdia «arrakastatsua izatea» espero dutela adierazi du Astuik, eta lortu nahi dituzten helburuen artean eskualdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultzatzea daude, eta, aldi berean, musika estilo berezi horren mundua herrira hurbildu eta jazz musikaren joera berrienak ezagutzera ematea.

Kontzertu guztiak Bermeoko Kafe Antzokian izango dira, 20:30etik aurrera. Sarrera guztiak doakoak izango dira, eta Bermeo eta inguruetako herrietako jazz musika zaletuei edota musika zaleei «kontzertuekin gozatzeko eta jazz estiloa hobeto ezagutzeko aukera» ematea espero dute.

Hori dela eta, «herriko, eskualdeko eta munduko pertsona guztiak» animatu dituzte 21. Jazzberrean parte hartzera eta saioez gozatzera

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.