Dantzagaz edertu dute San Joan eguna
Jatorrira bueltan, Eguzki Dantza dantzatu zuten 60 emakumek San Joan egunean, Lekeition. Ohiturari jarraituz, 06:30ean Talan eta 13:00etan eta 20:00etan plazan egin zuten dantzan. Belaunaldi ezberdinetako emakume lekeitiarrak izan ziren orain dela 43 u...

Jatorrira bueltan, Eguzki Dantza dantzatu zuten 60 emakumek San Joan egunean, Lekeition. Ohiturari jarraituz, 06:30ean Talan eta 13:00etan eta 20:00etan plazan egin zuten dantzan. Belaunaldi ezberdinetako emakume lekeitiarrak izan ziren orain dela 43 urte hasitako aurreskuaren protagonistak. Eguzkiaren omenez egiten den emakumeen dantza hori inguruetan mantentzen den soka dantza bakarra da. Aurresku hori San Pedro egunez egin ohi da, baina ohitura berreskuratuz, udako solstizioan dantzatu dute aurten.