'La Manada' taldekoen askatasunaren kontra elkartuko dira gaur
La Manada taldeko bost zigortuen askatasunaren kontra agertuko dira gaur, Busturian. Elkarretaratzea egingo dute Axpeko autobus geltokian, 20:00etan.Emakumeen aurkako erasoak sistema patriarkalak bultzatzen dituen baloreen ondorioa direla arrazoituta e...
Emakumeen aurkako erasoak sistema patriarkalak bultzatzen dituen baloreen ondorioa direla arrazoituta elkartuko dira herritarrak; «Estatu Espainiarreko justizia faxistak erasoen biktimak umiliatzen dituelako».
Joan den eguen, bariku eta asteburuan ere, mobilizazioak egin dituzte Mutrikun eta Lea-Artibai eta Busturialdeko zenbait herritan, «autodefentsa feminista» aldarrikatuz.