Getxo izan da azkarrena Elantxobeko 31. estropadan
KAE 2 Ligako arraun taldeek 31. Elantxobeko Estropada lehiatu zuten domeka eguerdian, eta 21 minutu, 7 segundo eta 75 ehunenenegaz Getxok lortu zuen garaipena. Camargo (21.16,54) eta Santoña ( 21.18,17) sailkatu ziren atzetik.Mutrikuk egin zuen lehen ...
Mutrikuk egin zuen lehen txandako denborarik onena: 21.36,79, eta zazpigarren geratu zen sailkapen orokorrean. Etxeko taldea ere lehen txandan atera zen. 21 minutu, 52 segundo eta 34 ehunenetan amaitu zuten Artarrikoek estropada (hamargarren sailkatu ziren).
Bigarren txandan Santoña izan zen azkarrena, 21 minutu, 18 segundo eta 17 ehuneneko denboragaz. Santoñagaz batera, Hondarribiak, San Pedrok eta Bermeok osatu zuten bigarren txanda. Bermeotarrak txandako azkenak izan ziren; 21 minutu, 50 segundo eta 52 ehunen markatuta, bederatzigarren sailkatu ziren estropadan.
Hirugarren eta azken txanda osatu zuten Getxok, Oriok, Donostiarra eta Camargok.