Bermeoko Kofradi Zaharrean atun errea eta marmitakoa eskaini ziren Arrain Azokan helburu solidarioekin, eta Arrain Azoka Elkarteak antolatutako ekimen hori, hamar taldek egindako lanari esker burutu zen.
Bertan lortutako
7.789,79 euro beraien garapenean arazoren bat duten edo izan dezaketen sei eta hamabi urte bitarteko
umeentzako estimulazio programak garatzera bideratuko dituztela nabarmendu dute Arrain Azoka elkarteko arduradunek.
Kofradi Zaharrean atun errea eta marmitakoa eskaini zituzten Arrain Azokan. Argazkia: Bermeoko Udala
Hainbat talderen lana. Bermeoko hainbat taldek hartu dute parte ekimen solidarioan: Gurutz Gorria, AECC, Besalde, Kidenda, Caritas, Izaro Bikers, Eutsi Gogor Danok Batera, Kate Sarea, Sagrado Corazón ikastetxea eta Hurre Elkartea. Horrez gain, Infrisa, Barturen harategia, Lazpiur okindegia, Llona inprenta, Pescados Royo, Arrantzaleen Kofradia, Itxasne janari denda eta Lanbide Heziketak laguntza berezia eskaini dutela adierazi dute.
2016. urtean 4.154 euro bideratu ziren,eta iaz 6.300 euro. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Arrain Azoka elkartearen presidenteak, boluntarioen lana eta
“herritarrek erakutsitako elkartasuna” goraipatu ditu eta parte hartu eta lagundu duten elkarte, enpresa eta bestelakoei eskerrak eman dizkie.