Beste urte batez, 40/50 bider odola eman dutenak omendu dituzte. Guztira,
Bizkaiko 204 emoile handik jaso dute omenaldiaren oroigarria. Horien artean hamar gernikarrek, hiru bermeotarrek eta mundakar batek jaso dute aitortza. Denei diploma eta opari bana eman zieten.
Ekitaldiaren bidez, odol emaileei esker ona adierazi zieten, “era solidarioan eta anonimoan gaixoen osasuna berreskuratu. eta horiek hobeto eta gehiago bizi daitezen” laguntzen dutelako. “Ekintza ederra eta denon mesederako”.
Argazkia: Baskolor-Bonilla.