Pasealekuko Torneoa berreskuratuko dute uztailaren 9an hasita
33. Pasealekuko Udal Kirol Torneoa lehiatuko dute uztailaren 9tik abuztuaren 9ra. Futbito eta saskibaloi partiduak jokatu eta atletismoa eta errugbia lantzeko tailerrak eskainiko dituzte.Futbitoan benjaminetatik senior mailara artekoek parte hartu deza...
Futbitoan benjaminetatik senior mailara artekoek parte hartu dezakete. Saskibaloian, txiki, kadete, junior eta senior mailak egongo dira. Parte hartzeko Gazte Informazioa Bulegoan izena eman behar da, ekainaren 30a orduko. Umeek gurasoen baimena aurkeztu behar dute. Talde bakoitzak 50 euro ordaindu behar ditu. Dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat da.
Saskibaloiko zein areto futbol taldeetan gutxienez zortzi jokalari egon behar dira. Saskibaloian gehienez hamabi jokalari onartuko dituzte, eta futbitoan hamabost. Talde bakoitzean gehienez hiru federatu egon litezke, baina, areto futboleko txiki, kadete eta gazte kategorietan ez dute federatu kopurua mugatu.Talde bakoitzak aurreko partidua epaitzeko konpromisoa hartuko du.
Udalak herriko kirol taldeekin elkarlanean antolatu du torneoa: Gernika KESB, Gernika Atletismo Taldea, Lumo Kirol Eskola, Gernika Rugby Taldea, SD Gernika Club eta Gernika Sporting. Maria Uribe Gernika-Lumoko alkateordeak izan duten laguntza eskertu du, eta gazteei parte hartzeko deia egin diete.
Pasealekuko Torneoak jendetza erakartzen zuen urtero. Hain zuzen, torneoa berreskuratuta, giro berezi hori berriro egotea espero dute. 1978. urtean jokatu zuten lehenengoz futbito sariketa, eta 1984ean saskibaloikoa. Areto futbolekoa 2004a arte lehiatu zuten Pasealekuan, eta 2006tik 2010 arte, Urbietan, futbol 7 moduan.