
Maite Franko ipuin kontalaria
Maite Franko ipuin kontalariak
Unibertsoa gaztea zeneko ipuinak saioa eskainiko du bihar,
18:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian.
Frankok eguzkiaren harrokeria, ilargiaren konplexuak, izarrak nola sortu ziren, astronauten komeriak eta basapiztia estralurtar harrigarriak bilduko ditu emanaldian. Saioa
4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta edukiera
50 eserlekukoa izango da. Sarrera
dohainik da, eta ikuskizuna amaitu ondoren umeentzat ezusteko bat egongo dela jakinarazi dute.