Lointek Gernika Bizkaia
bigarren urtez jarraian egongo da Europako Txapelketan.
Atzo itxi zuten eskariak aurkezteko epea. Gernika-Lumoko klubak Espainiako Saskibaloi Federazioaren bitartez igorri du eskaera Europako Saskibaloi Federaziora (FIBA Europa), eta eskaria onartu dute. Orain, dagokion dokumentazioa eta dirua igorri beharko ditu, ekainaren 27a aurretik.
Hain zuzen, Gernika KESBek datorren eguaztenean jakingo du taldeak aurre-fasea (kalifikazio fasea) lehiatu beharko duen, edo aurreko denboraldian moduan, zuzenean taldekako fasean sartuko den.
Uztailaren 5ean Munichen (Alemania) argituko da EuroCup Women t
xapelketaren egutegia. Egun horretan egingo dute zozketa.

Juana Molina EuroCupeko partidu batean.
Molina-Pradosen kontratu berritzea. Bestalde,
Margaret Roundtree jokalariaren fitxaketaren ostean, klubak asteon jakitera eman duenez, Juana Molina-Pradosek beste urte batez jantziko du Lointeken kamiseta.
27 urteko eskolta espainiarrak bigarren denboraldia beteko du talde gernikarrean, eta bosgarren denboraldia Emakumezkoen Ligan. Aurreko denboraldian minutu gehien egin zituzten jokalarietako bat izan Ciudad Realgo (Gaztela Mantxa) jokalaria. Partiduko batez beste hamazortzi minutu, 4,4 puntu, 2,7 errebote eta 2,1 asistentzia lortu zituen. Gernika KESBeko arduradunek bere
bizitasuna, lanerako etika eta laguntasuna azpimarratu dituzte.
Jokalaria Paraguayko liga lehiatzen ari da Felix Perez Cardozo taldeagaz, eta kontratu berritzeagaz eta taldean jokalari moduan hazten jarraitzeko aukeragaz pozik dagoela adierazi du. “Klubak, afizioak eta jokalariok familia txiki bat osatzen dugu. Bigarren denboraldi honi aurrekoari moduko ilusioagaz ekingo diot; ikasten eta hobetzen jarraitzeko ilusioa daukat, eta bihotzagaz eta lanagaz taldeari ahal dudan guztian lagunduko diot”. Halaber, Mario Lopez entrenatzaileak jokalariaren kalitatea nabarmendu du.