'Chichinabo Cabaret' Euskalduna Jauregira ailegatuko da abuztuan
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamarina gernika-lumotarrak parte hartzen duten Chichinabo Cabaret antzerki musikala Bilboko Euskalduna Jauregian ikusi ahalko da abuztuaren 30etik irailaren 6ra bitartean. Sarrerak sa...
Cabaret Chihuahua antzerki musikalaren arrakastaren ostean Pabellon 6 antzerki laborategian sortutako ikuskizuna da Chichinabo Cabaret. Ikuskizunak utopiaren faltsutzea, ordezko errealitateak dakarren asetasun eza eta bete gabeko promesen sentimendu mikatza tau- laratzen ditu. «Ironia samurra oinarri hartuta, antzezlanak gaur egungo gazteek lan munduan sartzeko edukitzen dituzten arazoak islatzen ditu».
Sarrerak Internet bidez, Euskalduna Jauregian (astelehenetik zapatura) edo Kutxabanken kutxazainetan erosi ahal dira, 20 eurotan.
Momentuz, egun guztietarako sarrerak daude salgai, baina ikuskizun hau ere arrakastatsua izan da Pabellon 6 arte eszenikoen gunean; emanaldi askotan sarrera guztiak agortu izan dira.