Hamaika hondakin atera dituzte itsaspetik, auzolanean
Izaro Sub urpeko taldeak antolatuta, Bermeoko portua garbitu zuten hamaika lagunek zapatuan. Hainbat hondakin atera zituzten itsaspeko hondotik: ibilgailuen gurpilak, bizikleta, zuhaitz adarrak, ontzien motor eta bestelako piezak, botilak… Askotariko zabor hondakinak.
Ume zein nagusiak aritu ziren garbiketa lanetan. Portuko itsas hondakina garbitzea zen Izaro Sub taldearen helburua, batetik, eta herritarrak arazo larri hortaz ohartaraztea gura zuen, bestetik. Hori horrela, SEO/Birdlifek Ecoembesekin bultzatutako Libera proiektuaren 1 m2 por la naturaleza izeneko jardueragaz bat egin zuen.
Kostako 22 leku ezberdinetan aldi berean egin zuten itsaspeko hondoen garbiketa izan zen zapatukoa. 1.000 urpekari inguru aritu ziren beharrean, eta horien guztien artean, 9 tona hondakin atera zituzten; horietako asko «itsas faunarako oso arriskutsuak».
Izaro Sub-en argazki galeria: