Mikel Urigoitia zarauztarrak irabazi zuen Laga Loggin Surf Txapelketa, zapatuan. Bere herriko bi surflari sailkatu ziren atzetik; Jon Garmendia geratu zen bigarren, eta Mikel de la Maza hirugarren. Ogoñope Surf Taldeak antolatutako proban Asturiasko, ...
Mikel Urigoitia zarauztarrak irabazi zuen Laga Loggin Surf Txapelketa, zapatuan. Bere herriko bi surflari sailkatu ziren atzetik; Jon Garmendia geratu zen bigarren, eta Mikel de la Maza hirugarren. Ogoñope Surf Taldeak antolatutako proban Asturiasko, Kantabriako eta Euskal Herriko hondartzetako 44 surflarik parte hartu zuten; erdiak Laga hondartzako surflariak izan ziren. Txapelketa ondo atera zela adierazi dute antolatzaileek. Eguraldiaren beldur ziren, euriak jai giroa zapuztu zitekeelako, baina, eguraldia lagun izan zuten, eta surfean aritzeko olatu onekin, denek gozatu zuten.