Zapatuko Longboard surf motako txapelketako onena izan zen zarauztarra, eta bere herriko bi surflari sailkatu ziren atzetik; Jon Garmendia geratu zen bigarren, eta Mikel de la Maza hirugarren.
Ogoñope Surf Taldeak antolatutako proban
Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko hondartzetako 44 surflarik parte hartu zuten. Horietatik erdiak Lagako hondartzako surflariak izan ziren.
Argazkia: Iratxe Unzueta.
Txapelketa ondo atera zela adierazi dute antolatzaileak. Eguraldiaren beldur ziren, euriak jai giroa zapuztu zitekeelako, baina, altxatu eta eguraldi ederra izan zuten. Surfean aritzeko olatu onak izan zituzten, eta denek gozatu zuten.
Eguerdian paella janean elkartu ziren hondartzan, eta gauean Lagatik Laidara joan eta bertan borobildu zuten eguna. Elkarregaz afaldu eta Mississippi Queen taldearen kontzertua izan zuten Mar Mar tabernan.