XII. Ereñoko Raidaren barruan lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, zapatuan, eta Ariane Maruri Aspiazu nabarniztarra izan zen onena,
Adhair zaldiagaz.
Nazioarte mailako CEI 1 (80 km)modalitatean lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, eta Sandrine Jauregiberry geratu zen txapeldunorde, eta Maria Cardeso sailkatu zen hirugarren.
CEN 0 (80 km) kategorian, berriz,
Ana Jaio Oar ajangiztarra nagusitu zen,
Lorp-Voltereta zaldiagaz. Jerome Biadosek eta Maria Rolanek osatu zuten podiuma.
Ana Jaio Oar, erdian.
Argazkia: Club Deportivo Ereñozar Endurance.
Bestalde, 40 kilometroko proban ere bikain aritu ziren Busturialdeko ordezkariak. Izeia Iñiguez Aranburu izan zen CEAP (40 km) modalitateko garailea, eta haren atzetik
Ane Arostegi Fundazuri errigoitiarra (
Amal Said zaldiagaz),
Luis Miguel Campaña Falon muxikarra (
Ju Blakie zaldiagaz) eta
Osertz Lejarreta Garrogerrikaetxebarria ereñarra (
Ere uda zaldiagaz) sailkatu ziren.
Ane Arostegi eta Luis Miguel Campana, CEAP (40 km) probako podiumean.
Argazkia: Club Deportivo Ereñozar Endurance.
CEAP (60 km) modalitatean Sara Huegun Iturrioz eta
Bell zaldia izan ziren onenak. Zigor Uriarte Ikutza sailkatu zen bigarren,
Al-Hattan de San Roque %50 zaldiagaz, eta Endika Gomez Vallesek eta
Argentina zaldiak osatu zuten podiuma.