50 bat surflarik lehiatuko dute bihar Laga Loggin Surf
Laga Loggin Surf Txapelketa lehiatuko dute, bihar. Ogoñope Surf Taldeak egun osoko plana dakar. Izan ere, txapelketa eta jaia batzen dituen proposamena prestatu dute.Longboard surf motako txapelketa da, eta 50 bat parte hartzailek lehiatuko dute. Hain...
Longboard surf motako txapelketa da, eta 50 bat parte hartzailek lehiatuko dute. Hain zuzen, gonbidapen bidezko proba da; Kantabriatik Gipuzkoara arteko hondartzetako surflariak gonbidatu dituzte. «Lagako surflariokin batera, Kantabriako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartza bakoitzetik hiruzpalauk parte hartuko dute», azaldu dute Ogoñopeko kideek.
09:00etan hasiko da txapelketa, eta 18:30ak aldera amaitzea aurreikusi dute. Eguerdian paella jana izango dute. Arratsaldean, lehiaren ostean, sariak banatzeagaz batera zozketak egingo dituzte. Gauean, Lagatik Laidara joan, eta Mar Mar tabernan Mississippi Queen taldearen kontzertuaz gozatuko dute.
Ogoñope Surf Taldeak hirugarren urtez antolatu du aipatu txapelketa.