Rachel Vanderwall Lointekera itzuliko da
Kanadarrak bi denboraldi bete zituen talde gernikarrean (tartean, Emakumeen Ligan debutatu zuten urtea) eta bera da hurrengo denboraldirako klubak egin duen lehenengo fitxaketa.
Mann Filterren eta Uni Ferrolen denboraldi bana egin ondoren, itzuliko da Lointek Gernika Bizkaiara. Jokalariaren lana, seriotasuna, jokoa zuzentzeko duen gaitasuna eta defentsan erakusten duen intentsitatea nabarmendu ditu klubak.
Vanderwal itzuleragaz pozik dago: “Oso gustura egon nintzen, eta Gernikara bueltatzeagatik ilusioz beteta nago. Denboraldi arrakastatsua izateko ahal dudan moduan lagunduko dut”.
Mario Lopez Lointeken entrenatzaileak adierazi du jokalariak eskolta zein joko antolatzaile moduan jokatu lezakeela, eta Ariztimuño jokalari moduan hazteko kide aproposa dela.