Italiako Giroan erakustaldia eman eta seigarren amaituta, momentu gozoa bizi du Astana taldeko txirrindulariak. Dauphineko
La Roserie Lehen Mailako mendatean amaitu zen seigarren etapa irabazi zuen zapatuan. Beretzat denboraldiko bigarren etapa garaipena da asteburuan lortutakoa;
Alpeetako Itzuliko lehen etapa izan zen lehena.
Bilbao pozarren, helmugan.
Argazkia: Criterium de Dauphine.
Gernikarrak erakustaldia eman, eta maila onean, indartsu dagoela berretsi zuen. Beste 26 txirrindularigaz
eguneko ihesaldian sartu, eta erasora jo zuen azken mendateko azken kilometroetan. Proba irabazteko faborito nagusiak izan zituen atzetik segika, baina ezin izan zuten hartu, eta 21 segundoko aldea atera zien. Hiru ordu, 34 minutu eta 11 segundotan burutu zuen 110 kilometroko etapa.
“Astanak nigan sinetsi zuen, eta asko ari zait laguntzen. Azken igoeran alde txikia lortu dut, eta eutsi egin diot. Zaila da Giroan parte hartu ondoren sasoiari eustea, baina ondo ikusi dut neure burua”, esan zuen Bilbaok etapa amaitutakoan.
Atzoko azken etapan 58. sailkatu zen, eta 27. amaitu zuen Frantziako Alpeetako lasterketa.
*ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Pello Bilbaori egindako elkarrizketa