Euskal Ekonomia Itunari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar, Bermeon
Pedro Luis Uriartek, Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuak, emango du hitzaldia Nestor Basterretxea aretoan, 19:00etan. Uriarte Ekonomia eta Ogasun Sailburua izan zen Autonomia Estatutua onartu ondoren eratu zen lehen Eusko Jaurlaritzan.
Euskal Ekonomia Ituna. Ezagutu eta defendatu beharreko altxorra solasaldian, itun hori Euskadiko finantzaketa sistema propioa dela azalduko du Uriartek. horren bidez Euskadi eta Espainiar Estatuko harreman finantzarioak eta tributuak ezartzen eta arautzen direla dio lizentziatuak, eta euskal autogobernuaren “oinarri nagusia” dela nabarmendu du.
Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arteko leku mugatuagaz.