[ARGAZKI GALERIAGAZ] 160 bat umek parte hartu dute Gernika-Lumoko Duatloi Txikian
Errenteria auzoan egin zuten Gernika-Lumoko Duatloi?Txikia, zapatu arratsaldean. 150-160 umek parte hartu zuten proban.
Udal Kirol Patronatuak eta Gernika Atletismo Taldeak elkarlanean antolatu zuten, eta lekua aldatzeagaz aparte, berrikuntzak egin dituzte. Hain zuzen, adinaren arabera, distantzia desberdinak egin zituzten, eta aurten lehenengoz, neska-mutilak txanda berean aritu ziren. Antolatzaileek esan dutenez, umeek aurretik nahiz proban bertan gozatu zuten, eta pozik daude emaitzagaz.
“Lehenengoz egin dugu Errenterian, eta helburuagaz pozik gaude. Uste dugu auzoei bizitasuna emateko modu bat dela halako kirol probak auzoetara eroatea. Bestetik, neska-mutikoak txanda berean egotea ere ideia ona izan dela uste dugu”, azaldu dute Gernika ATren ordezkariek. Auzoetan egiteak bere abantailak eta desabantailak dituela argi dute, eta alde onen artean zirkuitua seguruagoa dela zehaztu dute.
Giro ederra izan zuten parte hartzaile zein gurasoek, eta amaieran dominak eta sariak egon ziren denentzat. Hain zuzen, fruta eta jogurtez beteriko poltsak banatu zizkieten parte hartzaileei, kuaderno eta kirol probetarako egokia den plastikozko edalontzi banagaz batera.
Milla Herrikoia. Bestalde, Milla Herrikoia ere lekualdaketagaz etorriko da aurten. Duatloia antolatzeko izan duten filosofiari eutsiz, Lurgorri auzoan egingo dute, urrian (oraindik data zehatza zehazteke dute).