IX. Gazte Eguna ospatuko dute bihar, San Roman auzoan
Aurreko urteetan arrakasta izan duen eguna da Muxikako Gazte Eguna. Handik eta hemendik iritsitako herritarrak elkartzeko topagune bilakatzen da egun horretan San Roman auzoa. Bihar jarri du Erdu gazte asanbladak horretarako hitzordua, hainbat jarduera...
10:00etan emango diote hasiera jaiari, txupina jaurtita, eta ordubete beranduago zabalduko dute paella txapelketarako izena ematea. 12:00etan, bertsotrikipoteoa egingo dute, eta dantzez gozatu ahalko da 13:00etan hasita. Udalerriko Baso-Txoritxu dantza taldearen saioa bukatu ostean aurkeztu beharko dituzte paellak, 14:00etan.
14:30ean jarri dute bazkaltzeko ordua, eta 17:00etatik aurrera banatuko dituzte txapelketako sariak. Eta aurten ere, kuadrillen arteko olinpiadak egingo dituzte 17:30ean hasita, eta baita mus txapelketa ere.
19:00etatik 21:00etara bitartean, Happy hour-a egongo da aukeran, eta 21:30ean hasiko dira inguruak musikagaz girotuko dituzten kontzertuak: Tooth, Dientes de Luna, Revolta Permanent, Urrats erromeria eta Kool Things.