Txomin Agirreren 'Kresala' liburua irakurriko dute Bilboko Arriaga Antzokian
Bilbo Zaharra euskaltegikoek Klasikoen Irakurraldi Jarraitua antolatu dute hamaikagarrenez, eta ekitaldian Txomin Agirre idazle eta apaiz ondarrutarren Kresala liburu ospetsuari egingo diote gorazarre. Irakurketa jarraitua bihar egingo da, Bilboko Arri...
Antolatzaileek azaldu dutenez, «bizkaieraren garrantzia azpimarratu eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatzeko» aukeratu dute Kresala aurtengo literatura eta euskara batzen dituen egitasmorako.
Irakurketa publiko jarraitua 08:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, eta eleberri klasikoaren irakurketak iraun bitartean, hainbat irakurle txandakatuko dira. 400 lagun baino gehiagok etenik barik irakurriko dute bizkaieraz idatzitako liburua, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, Kirmen Uribek irakurriko ditu lehenengo lerroak. Ostean, euskal jendarteko arlo guztietako kideek irakurriko dituzte pasarteak.