Gernika Futbol Taldeak eta Athletic Club taldeak Ibon Urrengoetxea Urren omendu zuten zapatuan Urbietan jokatu zen partiduan. Beragaz jokatutako jokalari ohiak batu, eta hil osteko omenaldia egin zioten. Partidua jokatu aurretik, ekitaldi «oso hunkiga...

Gernika Futbol Taldeak eta Athletic Club taldeak Ibon Urrengoetxea
Urren omendu zuten zapatuan Urbietan jokatu zen partiduan. Beragaz jokatutako jokalari ohiak batu, eta hil osteko omenaldia egin zioten. Partidua jokatu aurretik, ekitaldi «oso hunkigarria» egin zieten Urrengoetxearen senideei, eta opariz bete zituzten. 1-0 irabazi zuen Athleticek gernikarren aurka, baina garrantzitsuena bertaratutakoen arteko «giro ona» eta Urrengoetxeari egindako omenaldia izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek.