Athletic Kalean Athletic Clubaren mendeurreneko logotiboa jarri zuten domeka eguerdian, Morgan. Mari Tere Artetxe Barrena alkatea buru zela, udal ordezkariekin eta herritarrekin batera, Athletic Clubeko ordezkariak ere bertaratu ziren;
Karlos Gurpegi jokalari ohia eta Izaskun Larrieta zuzendaritza taldeko kidea egon ziren.
Jon Eguren morgarrak egin du aipatu logotiboa.
Orain dela 20 urte inauguratu zuten Athletic Kalea, eta Kerman Lejarraga boxeolariak moztu zuen zinta. Hala, domekan ere bertan egon zen
Morgako errebolberra. Artetxeren berbetan, klubaren 120. urteurrena ospatzen den honetan, “omenaldiagaz bat egin” gura izan dute.
Morgako Dantza Taldeko emanaldiagaz girotu zuten ekitaldia; hiruzpalau dantza eskaini zituzten, tartean, Aurreskua. Gurpegik logotipoari buruzko nondik norakoak azaldu zizkieten bertan bildutakoei.
Morgako ekitaldian euskal dantzak dantzatu zituzten.