Bermeok gizonezko gazte mailako eta gizonezko nagusi mailako banderak irabazi ditu, eta Oriok, berriz, emakumezko absolutukoa. Txapelketaren finala atzo [maiatzak 27] jokatu zen Mutrikuko uretan.
Oriok nagusitasun osoz irabazi du emakumezko absolutu mailako estropada. Izan ere, bigarren sailkatuak baino 27,89 segundo azkarrago amaitu zuten. Oriotarrek lehenengo luzean hasi ziren aurretik, eta hurrengo luzeetan abantaila hori handitzea lortu zuten;
15 minutu eta 21,70 segundo behar izan zuten lehia irabazteko. Pasai Donibane, Orio B eta Hibaika sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren, hirugarren eta laugarren.
Nagusi mailako gizonezkoen estropadan, bestalde, lehia estuagoa egon zen. Bermeotarrek
13 minutu eta 22,06 segundo behar izan zituzten estropada amaitzeko. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Zierbena, Orio eta Itsasoko Ama.
Gazte mailako gizonezkoen estropada ere oso lehiatua izan zen. Bermeotarrek
14 minutu eta 10,34 segundotan amaitu zuten estropada, bigarrenak baino 1,08 segundo arinago. Getaria, Zarautz eta Deustu sailkatu ziren, hurrenez hurren, atzetik.
Gazte mailan
kontsolazio estropada ere jokatu zuten. Zierbena sailkatu zen lehenengo 14 minutu eta 58,43 segundoko marka eginda. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Zumaiako
TelmoDeun eta Elantxobe.
Orioko neskak banderarekin. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Bizkaikoan ere, nagusi
Aurreko astebuan [maiatzak 19 eta 20] Bermeok bi bandera lortu zituen Ondarroan jokatu zuten Bizkaiko Trainerilla Txapelketan; bandera bana irabazi dute Bermeo Arraun Elkarteko arraunlariek,
gazte eta nagusi mailetan, mutiletan. Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartekoek, bestalde, brontzezko domina lortu dute nagusi mailan mutiletan.
Finalari dagokionez, Bermeoko arraunlariek 14 minutu eta 55,07 segundo behar izan zuten gazte mailan mutiletan estropada irabazteko. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Deustu, Zierbena, Elantxobe eta Isuntzako ontziak.
Absolutu mailan nesketan, berriz, Kaikuren ontzia izan zen azkarrena. 3.500 metroko estropada amaitzeko 16 minutu eta 36,52 segundo behar izan zituzten. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Deustu, Arkote, Lutxana eta Isuntza.
Nagusi mailan mutiletan, azkenik, 13 minutu eta 50,45 segundo behar izan zuten bermeotarrek. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Zierbena, Isuntza, Itsasoko Ama eta Ondarroa.
Bermeoko arraunlariak, Bizkaiko Trainerilla Txapelketaren bi banderekin.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.